Avenue de l'Europe
F-67075 Strasbourg Cedex
Tel. +33 (0)3 88 41 20 00
www.coe.int

Kulturarteko Herritartasunari buruzko Testa

Inoiz pentsatu duzu zer esan nahi duen kulturarteko herritarra izateak?

Kulturarteko Herritartasunaren Testa sortu dugu, gehiago jakin dezazun kulturarteko herritartasunaz. Test honetan, zure kulturarteko herritartasun-maila kalkulatzeaz gain, gogoetarako gaiak eta material interesgarriak ere aurkezten dizkizugu. Ez dago erantzun zuzenik edo okerrik, ez zaitugu ebaluatu nahi. Espero dugu galdetegia egiteak pentsaraziko dizula eta, bitartean, zeure buruari buruz ikasten dibertituko zarela.

Hona hemen aholku on batzuk hasi aurretik:

  • Testean nabigatzeko, lerratu beherantz, irudiaren azpian dagoen galdera ikusteko, eta egin salto galderen artean, «hurrengoa»n edo «aurrekoa»n klik eginez.
  • Neurriak hartzeko eta harago joateko, ziurtatu zaitez galdera bakoitzaren ondoren dauden ideia onak ulertzen dituzula; zure interesekoa izan daitekeen material gehiagorekiko estekak daude haien artean.

 

 

Hurrengoa »

Aniztasuna – Ezagutza

 

1/18 Alderdi hauetako zein izan daitezke pertsona baten identitatearen parte?

Nahi adina aukera markatu ditzakezu.

  • Etnia
  • Erlijioa edo sinesmen ez erlijiosoak (ateismoa edo agnostizismoa)
  • Elikadura-aukerak
  • Gorputzaren tamaina
  • Taldeko kirolak
  • Sexu-joera
  • Ideologia politikoa
  • Garraiobiderik gogokoena
  • Generoa
  • Janzteko estiloa
  • Hizkuntza
  • Adina
  • Bizilekua
  • Nazionalitatea

 

« Aurrekoa Hurrengoa »

 Gizabanako baten identitatea, funtsean, bere hautuen baitan dago, eta ez ezaugarri aldaezin bat izatearen baitan.

- Amartya Sen -

Zerk eragiten du zu zeu izatea? Zure sexuak, zure genero-identitateak, zure hezkuntzak, zure lanak, bizi zaren lekuak, hitz egiten duzun hizkuntzak (edo hizkuntzek), zure pasaporteak, zure azalaren koloreak, zure fedeak? Ezaugarri horiek garrantzi handiagoa edo txikiagoa dute zu zauden lekuaren, zurekin dagoen jendearen eta bizitzaren etapen arabera. Mingarria da norbaitek zure identitatearen parte bat iraintzen duenean. Zure identitatea eta besteena errespetatzea agindu morala da, eta aniztasunean elkarrekin bizitzeko gakoetako bat.

 

« Aurrekoa Hurrengoa »

Aniztasuna – Ezagutza

 

2/18 - Ezagutzen al duzu pertsona migratzailerik zure hiri, eskualde edo herrialdearen oparotasunari ekarpen garrantzitsuren bat egin dionik?

  • Bai
  • Ez
  • Baliteke

« Aurrekoa Hurrengoa »

 

 

Gure komunitate gehienak noizbait landa-eremu batetik, beste hiri batetik edo beste herrialde batetik etorritako jendeak moldatu ditu. Gogoan izan janaria, musika, arkitektura eta artea, adibidez. Seguruenik, adibide on asko aurkituko dituzu etxetik oso gertu.

 

« Aurrekoa Hurrengoa »

Aniztasuna – Sentimenduak

 

3/18 - Kezkatu egingo nintzateke baldin eta ondoko etxean bizitzen jarri berri den familiako kideak...

 

...nirea ez den hizkuntza batez hitz egingo balute

  • Guztiz ados
  • Ados
  • Ez nago ados ez kontra
  • Ez nago ados
  • Ez nago batere ados

 

......nirea ez den erlijio batekoak balira

  • Guztiz ados
  • Ados
  • Ez nago ados ez kontra
  • Ez nago ados
  • Ez nago batere ados

 

...futbol-talde bateko «ultrak» balira

  • Guztiz ados
  • Ados
  • Ez nago ados ez kontra
  • Ez nago ados
  • Ez nago batere ados

 

...errefuxiatuak balira

  • Guztiz ados
  • Ados
  • Ez nago ados ez kontra
  • Ez nago ados
  • Ez nago batere ados

 

...sexu bereko bikote bat balira

  • Guztiz ados
  • Ados
  • Ez nago ados ez kontra
  • Ez nago ados
  • Ez nago batere ados

 

« Aurrekoa Hurrengoa »

 Historia bakarra izateak estereotipoak sortzen ditu, eta estereotipoen arazoa ez da faltsuak izatea, osatu gabeak izatea baizik. Historia bat historia bakar bihurtzen dute.

- Chimamanda Ngozi Adichie - 

Normala da ezezagunaren beldur izatea. Beldur hori gainditzeko modu bakarra ezezaguna ezagutzea da, ikasiz, aztertuz eta ulertuz. Garai batean, zure lagunak ere ezezagunak ziren; are gehiago, baliteke hasieran haietako bat ere gustuko ez izatea. Instintiboki ihes egiten baduzu itxura desberdina duen jendearengandik edo hizkuntza, fede edo interes desberdinak dituztenengandik, kontrakoa egin: saia zaitez ezagutzen. Agian, egunen batean zure lagunak izango dira.

« Aurrekoa Hurrengoa »

Aniztasuna – Sentimenduak

 

4/18 - Gozatzen dut jatorri desberdineko jendea ezagutuz, dela migratzailea, dela beste eskualde bateko jendea, dela jatorri sozioekonomiko desberdina duena.

  • Guztiz ados
  • Ados
  • Ez nago ados ez kontra
  • Ez nago ados
  • Ez nago batere ados

 

« Aurrekoa Hurrengoa »

 

Jatorri desberdineko jendea ezagutuz gozatzen baduzu, jarraitu horrela. Gainera, beste pertsona batzuk konbentzitzen saia zaitezke haiek ere esperientzia hori izan dezaten. Baina normala da, baita ere, beldurra edo deserosotasuna sentitzen baduzu. Jatorri eta sorleku desberdinetako pertsonekin gauza komunak bilatzen saiatzea izan daiteke harreman iraunkorrak sortzeko lehen urratsa. Elkarreragin positiboek gizartearen zimenduak osatzen dituzte. Bururatzen al zaizu nola lagundu elkarreragin positibo bat izaten gaur bertan?

 

« Aurrekoa Hurrengoa »

Aniztasuna – Portaera

 

5/18 - Ahal dudana egiten dut ziurtatzeko pertsona iritsi berriak, beren jatorria edozein dela ere, ongi etorriak sentitzen direla nire auzoan edo hirian.

  • Guztiz ados
  • Ados
  • Ez nago ados ez kontra
  • Ez nago ados
  • Ez nago batere ados

 

« Aurrekoa Hurrengoa »

 

Guztiok ezin gara (edo ez dugu nahi) bizilagun perfektua izan, ongietorria tarta egin berri batekin ematen duena. Ez da ezer gertatzen horregatik, baina beti errespetuz eta jarrera abegitsuz tratatu beharko genituzke etorri berriak. Denok izan gara inoiz pertsona berria, lanean, ikastetxean nahiz hirian edo talde batean. Jakingo zenuke esaten zer ekintzek sentiarazi zizuten zu ere hangoa zinela eta zure testuinguru berrian harrera ona egiten zizutela? Keinu hori eskertu bazenu, gogoan izan balitekeela beste pertsona batzuei ere gauza bera gertatzea.

 

« Aurrekoa Hurrengoa »

Aniztasuna – Portaera

 

6/18 - Jatorri etniko, kultural edo erlijioso desberdinetako lagunak ditut.

  • Guztiz ados
  • Ados
  • Ez nago ados ez kontra
  • Ez nago ados
  • Ez nago batere ados

 

« Aurrekoa Hurrengoa »

 

Hiriak beti izan dira jatorri desberdinetako pertsonen topaleku. Horregatik, hiriek eta hiritarrek aniztasunaren abantaila ezagutzen dute. Segur aski, desberdinak diren lagunak dituzu eta ez zara konturatu. Horrek esan nahi du kulturarteko mentalitatea duzula eta aniztasuna guztiz normala dela zuretzat. Salbuespena bazara, gerta liteke zure hirian segregazioa egotea eta aurreiritziak eta desberdintasunak bezalako oztopoek kulturen arteko harremanak oztopatzea. Zer egin dezakezu zure hirian dauden harresi horiek botatzeko?

 

« Aurrekoa Hurrengoa »

Parte-hartzea / Demokrazia / Elkarreragina – Ezagutza

 

7/18 - Edonork eman dezake botoa zure hiriko toki-hauteskundeetan?

  • Bai
  • Bai, X urtez bertan bizi izan ondoren
  • Hemengo nazionalitatea dutenek bakarrik
  • Hemengo nahiz Europako Batasuneko nazionalitatea dutenek
  • Ez dakit

 

« Aurrekoa Hurrengoa »

 Botoa ematea, gure eskubidea ez ezik, gure boterea ere bada. Botoa ematen dugunean, aukeratzeko, iritzia emateko eta guri eta besteri laguntzen digutenak sostengatzeko boterea berreskuratzen dugu.

- Loung Ung -

Erantzuna baldin badakizu, ederki! Jende askok ez daki. Askotan, demokrazia ziurtzat ematen dugu, baina, gizarte demokratikoa eraikitzeko, mendeak eta ahalegin handiak behar izan dira. Hala ere, gure demokrazia inperfektua da pertsona batzuk baztertzen baditu: bidezkoa al da pertsona batzuk toki batean bizitzea, lan egitea, zergak ordaintzea, ikastea nahiz kontsumitzea, baina ezin izatea hiria gidatzearen inguruko erabakirik hartu?

 

« Aurrekoa Hurrengoa »

Parte-hartzea / Demokrazia / Elkarreragina – Ezagutza

 

8/18 - Udala nahiko askotarikoa al da? Ba al dakizu zure hiriko udaleko langileen artean jatorri desberdineko pertsonak ote diren (etnia, erlijioa, hizkuntza, generoa, sexu-joera, adina)?

  • Bai, badakit
  • Ez, ez dakit
  •  

« Aurrekoa Hurrengoa »

 

 

Zure udala askotarikoa den ez badakizu, seguru jakitea ez da zaila izango. Udal batek komunitatearen aniztasuna islatzen badu, horrek esan nahi du prozesu politikoa irekia eta barneratzailea dela. Eta esan nahi du, baita ere, aukera handiagoa dagoela mundu guztiaren interesak eta beharrak kontuan hartuak izateko, eta hori justiziaren, egonkortasunaren eta oparotasunaren bermea da.

 

« Aurrekoa Hurrengoa »

Parte-hartzea / Demokrazia / Elkarreragina – Sentimenduak

 

9/18 - Uste dut onuragarria dela jatorri desberdineko jendeak tokiko erabakiak hartzen parte hartzea.

  • Guztiz ados
  • Ados
  • Ez nago ados ez kontra
  • Ez nago ados
  • Ez nago batere ados

 

« Aurrekoa Hurrengoa »

 

 

Logikoa da jendeak bizi den hirian botoa eman ahal izatea. Zoritxarrez, ez da beti horrela beste nazionalitate bat dutenentzat. Horrek esan nahi du pertsona batzuek ez dutela ahotsik eta politikariek bazter utzi ditzaketela; beraz, beren inguruan eragina izateko aukera gutxi dute. Epe luzera, eta bazterketa-egoera horretan gero eta jende gehiago dagoenean, gizartearen egonkortasuna eta konfiantza ahuldu egiten dira, eta horrek mundu osoari egiten dio kalte. 

 

« Aurrekoa Hurrengoa »

Parte-hartzea / Demokrazia / Elkarreragina – Sentimenduak

 

10/18 - Nire jatorri etniko, erlijioso edo linguistikokoa nahiz nire generokoa edo nire sexu-joerakoa ez den jendeak ezin nau esparru politikoan zintzo ordezkatu.

  • Guztiz ados
  • Ados
  • Ez nago ados ez kontra
  • Ez nago ados
  • Ez nago batere ados

 

« Aurrekoa Hurrengoa »

 

Eta zergatik ez? Norbaitek sexu-joera desberdina izateak ez du esan nahi zurekin balore politiko berberak partekatzen ez dituenik. Ikasle, aita, ama, langile edo zure herriko parkeen erabiltzaile gisa, gauza asko izan ditzakezu komunean sinesmen desberdina duen jendearekin, edo batere sinesmenik ez duenarekin. Era berean, langileen eskubideei buruzko iritzi bera partekatu dezakezu beste hizkuntza batean hitz egiten duten pertsonekin. Batzuetan, desberdintasunen ordez komunean duguna bilatzen badugu, gure ikuspegia guztiz aldatzen da.

 

« Aurrekoa Hurrengoa »

Parte-hartzea / Demokrazia / Elkarreragina – Portaera

 

11/18 - Proiektu baterako talde bat osatu behar denean (lanean, ikastetxean, herriko klub batean...), aktiboki saiatzen naiz jatorri kultural, etniko edo erlijioso desberdinetako jendea bertan sartzen.

  • Guztiz ados
  • Ados
  • Ez nago ados ez kontra
  • Ez nago ados
  • Ez nago batere ados

 

« Aurrekoa Hurrengoa »

 

Denok lagundu dezakegu pertsona guzti-guztiak beren bizilekuaren parte sentitzen direla bermatzen. Talde bateko kide izatea bi norabideko prozesua da. Zoritxarrez, erraza da eskolara, lanera edo gizarte-jardueretara iritsi berriak diren pertsonak baztertzea; beti da errazagoa jada ezagutzen ditugunekin hitz egitea. Zaila da jende berria guk osatzen ditugun taldeen barruan sartzea, baina oso garrantzitsua da, bai jende berriarentzat bai hiri zoriontsu bat izan nahi badugu.

 

« Aurrekoa Hurrengoa »

Parte-hartzea / Demokrazia / Elkarreragina – Portaera

 

12/18 - Pertsona bat etorri da nire auzora, eskolara edo lanera, eta ez du nire hizkuntzan hitz egiten. Ahalegin handia egiten dut pertsona horrekin komunikatzeko.

  • Guztiz ados
  • Ados
  • Ez nago ados ez kontra
  • Ez nago ados
  • Ez nago batere ados

 

« Aurrekoa Hurrengoa »

 

Komunikazioa da harreman guztien gakoa. Komunikazioari esker, elkar ulertzen dugu, elkar ezagutzen dugu eta kide izatearen sentimendua sortzen dugu. Guztiok bidaiatu dugu, eta gure bidaietan bizi izan ditugun egoera batzuetan, ez genuen komunikatzeko modurik. Eta esker ona sentitu dugu besteak gu ulertzen saiatu direnean. Hizkuntza komunik gabe komunikatzea zaila izan daitekeen arren, ahalegin txiki batek ere esanahi handia du. Praktikak egiten du maisua!

 

« Aurrekoa Hurrengoa »

Aniztasuna – Ezagutza

 

13/18 - Ospitale publikoetan egoera irregularrean dauden pertsona migratzaileei kasu egiten zaie?

  • Bai
  • Ez
  • Larrialdietan bakarrik
  • Ez dakit

 

« Aurrekoa Hurrengoa »

Kulturarteko berdintasun-printzipioaren arabera, biztanle guztiek, beren administrazio-egoera edozein dela ere, eskubidea izan beharko lukete oinarrizko zerbitzuak eskuratzeko, hala nola osasun-zerbitzuak eta hezkuntza-zerbitzuak. Tokiko arauak desberdinak izan arren, giza eskubideak pertsona guztiei aplikatzen zaizkie. Nazioarte-mailan, horrek esan nahi du, adibidez, larrialdiko arreta medikorako eskubidea ere denon eskubidea dela. Zure hiriko egoera zein den ez badakizu, nori galdetu diezaiokezu jakiteko? Leku askotan, ahulenak direnei laguntza ematen dieten erakundeak daude.

 Giza Eskubideen Europako Hitzarmenari buruz gehiago jakin nahi baduzu, irakurri hemen.

 Arrazismoaren eta Intolerantziaren aurkako Europako Batzordeak (ECRI) egoera irregularrean dauden pertsona migratzaileen diskriminazioaren kontrako babesari buruz emandako politika orokorreko 16. gomendioaz gehiago jakin nahi baduzu, irakurri hemen.

 

« Aurrekoa Hurrengoa »

Aniztasuna – Ezagutza

 

14/18 - Egoera irregularrean dauden migratzaileen seme-alabak eskola publikora joan daitezke?

  • Bai
  • Ez
  • Eskolan erabiltzen den hizkuntzan hitz egiten badakite soilik
  • Ez dakit

 

« Aurrekoa Hurrengoa »

Kulturarteko berdintasunaren printzipioaren arabera, pertsona guztiek eskubide eta askatasunak baliatu eta erabat gozatu ahal dituzte, beren sexua, jatorria, sexu-joera, adina eta abar edozein direla ere. Printzipio hori, askotan, zalantzan jartzen da egoitza-baimenik ez duten migratzaileei buruz ari garenean. Adingabeen hezkuntzari dagokionez, hezkuntza jasotzeko duten oinarrizko eskubideak egoera administratiboaren gainean nagusitu behar du. Haurrei hezkuntza jasotzea bermatzea nazioarteko betebeharra da, harrera-gizarte osoarentzat onuragarria izateaz gain. Zure hiriko egoera zein den ez badakizu, nori galdetu diezaiokezu jakiteko? Eskolek eta hiriak hezkuntza jasotzeko eskubideari buruzko informazioa ematen al dute?

 Children and Adolescents from a migrant background: Integration and Education (Jatorri migratzailea duten haur eta nerabeak: Integrazioa eta hezkuntza), kontsultatzeko esteka hemen duzu (ingelesez dago).

 Undocumented migrant children in an irregular situation: a real cause for concern (Egoera irregularrean dauden haur migratzaile dokumentatugabeak: kezkatzeko benetako arrazoia), kontsultatzeko esteka hemen duzu (ingelesez dago).

 

« Aurrekoa Hurrengoa »

Berdintasuna – Pertzepzioak

 

15/18 - Enpatia sentitzen dut jatorri desberdineko pertsonaren bat (genero, kultura, etnia, erlijio edo adinagatik desberdina) jendeak desberdin tratatzen duela sentitzen duenean.

  • Guztiz ados
  • Ados
  • Ez nago ados ez kontra
  • Ez nago ados
  • Ez nago batere ados

 

« Aurrekoa Hurrengoa »

 Gure begirada da, askotan, besteak beren izate mugatuenetan ezkutatzera bultzatzen dituena. Eta gure begirada da, baita ere, aska ditzakeena.

- Amin Maalouf -

Kulturarteko berdintasunaren printzipioak erakunde guztien konpromiso sendoa eskatzen du diskriminazioaren aurka, baina funtsezkoa da, baita ere, herritarrak kontzientziatzea eta edozein diskriminazioren aurrean enpatia sustatzea.

 

« Aurrekoa Hurrengoa »

Berdintasuna – Pertzepzioak

 

16/18 - Beste kultura batek nire herriaren identitatea aldatu ahal izateak beldurra ematen dit.

  • Guztiz ados
  • Ados
  • Ez nago ados ez kontra
  • Ez nago ados
  • Ez nago batere ados

 

« Aurrekoa Hurrengoa »

Gaur egungo mundu globalizatuan, batzuek beren identitate nazionala (edo herrikoa) galtzeko beldurra sentitzen dute. Geure «identitatea» kontserbatzeko nahia ez da berez arazo bat. Arazoa sortzen da norberaren identitatea beste pertsona batzuk baztertzeko eta diskriminatzeko tresna bilakatzen denean, eta, nolabait, sentimendu eta portaera erreakzionarioak, natibistak edo diskriminatzaileak eragiten dituenean. Bizikidetza baketsua babesteko, guztion artean pentsatu genezake isolamenduari, bazterketari eta diskriminazioari nola egin aurre. Zure hiria eta auzoa aukera bikaina izan daitezke zuk desberdintasunak ezagutu eta balioan jartzeko, baita gizarte gisa identifikatu eta helburu komunen alde borrokatzeko ere, aniztasunaren abantailaz baliatuz. Hori da kulturartekotasuna, zubiak eraikitzea eta hormak eraistea.

 

« Aurrekoa Hurrengoa »

Berdintasuna – Portaera

 

17/18 - Esku hartzen dut espazio publikoan inor bidegabeki tratatzen badute azalaren kolorea, erlijioa, genero-identitatea, sexu-joera edo itxura desberdina izateagatik.

  • Guztiz ados
  • Ados
  • Ez nago ados ez kontra
  • Ez nago ados
  • Ez nago batere ados

 

« Aurrekoa Hurrengoa »

 Aurreiritziak kate bat dira, lotu egin zaitzakete. Aurreiritzirik baduzu, ezin izango zara mugitu; urteetan izango dituzu. Horrela ez dago inora iristeko modurik.

- Bob Marley -

Kulturarteko integrazioak gizarte osoaren ahalegina eskatzen du. Erantzukizuna ez da bakarrik kanpotik datozenena edo gutxiengo batekoak direnena. Talde bateko kide izatea bi norabideko prozesua da. Gure eguneroko bizitzan, maila pertsonalean, jarrera proaktiboa izatea garrantzitsua da testuinguru eta jatorri desberdineko pertsonen arteko elkarreragin positiboa bultzatzeko.

 

« Aurrekoa Hurrengoa »

Berdintasuna – Portaera

 

18/18 - Aktiboki laguntzen dut jatorri desberdineko pertsonek gizartean berdintasunez parte har dezaten, hala nola erabakiak hartzeko prozesuetan eta eztabaida nahiz ekitaldi publikoetan.

  • Guztiz ados
  • Ados
  • Ez nago ados ez kontra
  • Ez nago ados
  • Ez nago batere ados

 

« Aurrekoa Hurrengoa »

 Jada ez dut onartzen aldatu ezin dudana. Orain, onartu ezin dudana aldatzen dut.

- Angela Y. Davis -

Gizarte kulturarteko eta kohesiboak eraikitzea ez da politika publikoen kontua soilik. Iritsi berriak ahalduntzeko elkarrekintza positiboak sortzea norbanakoaren erantzukizuna ere bada. Pertsona desberdinen parte-hartzea babestean, jende guztiaren ahotsa entzuten lagundu dezakegu, modu horretan gizartea ireki egiten da eta komuna den zerbaiten kide izatearen zentzua sortzen da.

 

« Aurrekoa Hurrengoa »

Eskerrik asko Kulturarteko Herritartasunaren Testa osatzeagatik!

Zer moduz joan da dena? Ideia berririk al duzu iritsi berriak ondo hartuak direla sentitzen eta bertako bizilagunekin harremanetan jartzen laguntzen duenik? Ez da beharrezkoa zure ekintzak handiak izatea, ahalegin txikiek ere badute oihartzun handia. Test hau osatzea hasiera ona da zure kulturarteko bidaian. Jarraitu gurekin bat egiten, zubiak eraikitzeko eta harresiak eraisteko!

« AurrekoaEgina

Feedback

We thank you in advance for your feedback on the Intercultural Citizenship Test!